Bigarren Lanku Beka jaso du 'Tan takatan' lanak
BERTSOLARITZA. Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak jaso dute aurtengo Lanku beka, Tan takatan proiektuari esker. Egitasmo horrek kopla eta flamenkoa bateratzen ditu, eta sariko 3.000 euroekin, proiektua garatzeko aukera izango dute orain. Guztira bederatzi lan aurkeztu dira bekaren bigarren edizio honetara.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu