Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusiak baditu pregoilaria eta txupinera

Bilboko konpartsek eta udalak aurtengo Aste Nagusirako pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte: Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios.

Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios, gaur, Bilboko Udaletxeko aurkezpenean. MARISOL RAMIEZ / FOKU
Mikel Garcia Martikorena.
2022ko abuztuaren 4a
13:56
Entzun

Bilboko Aste Nagusian pregoilari eta txupinera lanetan ibiliko diren bi emakumeak aurkeztu dituzte gaur Bilboko Udaletxean. Bertan, aurtengo pregoilariaz eta txupineraz gain, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jai zinegotzia eta Bilboko Konpartsen bozeramaile Garazi Askasibar egon dira. Itziar Lazkano Setien Vaya Semanita telesaileko aktorea izango da pregoilaria. Haren hitzek emango diote hasiera Aste Nagusiari, abuztuaren 20an, 19:00ak aldera. Aste Nagusia hiriarekin batera hazi dela azpimarratu du Portugaleteko aktoreak: «Bilboko jaietara bertaratzen diren denak protagonista sentitzen dira, eta, horregatik, pregoilari izatea ohorea da».

Txupineraren lanaren arduraduna Iratxe Palacios Gana izango da, Deustuko Tintigorri konpartsako kidea: «Euskaldun berria naiz, eta gustatuko litzaidake jaiak euskaraz eta gazteleraz izatea». Suziriaz arduratu behar zela iragarri ziotenean «beldurra» izan zuela aitortu du, baina denbora igaro ahala «gogotsu» sentituz joan dela. Azken bi urteak «oso gogorrak» izan direnez bilbotarrek egun hauek «behar» dituztela adierazi du Tintigorriko kideak.

Biek errespetuzko jai batzuen alde egin dute, eta edozein motatako erasoak arbuiatu dituzte. Palaciosek, gainera, Aste Nagusira gonbidatu ditu herritarrak, eta azpimarratu du konpartsetan erasoen aurka egiteko prest daudela: «Txosnetan babesleku bat eskainiko zaio behar duenari».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.