Bozen inguruko saio bat egingo dute BERRIAk eta Euskal Hedabideek

Pantxika Maitia aurkezlea. J. ETXEBARRIA.
urtzi urkizu
2021eko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Departamenduko eta eskualdekohauteskundeen emaitzak aztertzeko, telebista saio bat emango dute gaur BERRIAk, Kanaldudek, Euskal Irratiek, Kazeta.eus atariak eta Herria aldizkariak. 19:00etatik aurrera ikusi ahalko da saioa, BERRIAren webgunean.

Pantxika Maitia kazetaria arituko da aurkezle. Emankizunaren lehen partean, departamenduko emaitzak aztertuko dituzte Goizeder Taberna kazetariarekin. Ondotik, hiru gonbidatu izango dituzte: EH Baiko Anita Lopepe, Forces 64ko (zentro-eskuina) Annick Trounday eta Gauche 64ko (ezkerra) Iker Etxepare. Saioaren bigarren partean, eskualdeko emaitzak aztertuko dituzte Bixente Brignon kazetariaren laguntzarekin, eta hurrengo zazpi urteetan hautetsiak izango direnen izenak aipatuko dituzte. Bozetan gertatu dena eta hurrengo erronkak aztertuko dituzte Euskal Hedabideen saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.