David Beriain zenari Luka Brajnovic saria eman diote Iruñean

Saria emateko ekitaldia, atzo. I. U. / FOKU.
urtzi urkizu
2022ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Nafarroako Unibertsitateak Luka Brajnovic saria eman zion atzo David Beriain zenari (Artaxoa, Nafarroa, 1977-Burkina Faso, 2021). Haren alargun Rosaura Romerok —ikus-entzunezko ekoizlea da— jaso zuen, eta zera esan zuen: «Beriainenak bezalako bizitzak aberatsak eta emankorrak dira. Kontrastez beteriko gizon bat zen: tipula bat bezalakoa zen, geruza asko zituen, eta horrek handiagoa egiten zuen». Marc Marginedasek Iraken ezagutu zuen Beriain. Hala gogoratu zuen atzo: «Iraken, hasieran ematen zuen atzean geratzen den horietakoa zela. Baina kontrakoa zen: pelotoiko bizkorrenetakoa zen». Marginedasen arabera, Beriainen talentua eta karisma «sekulakoak» ziren. «Kazetari gisa, zakur harrapari baten modukoa zen».
Arratsaldean mahai inguru bat egin zuten Beriain ezagutu zuten zenbait kazetarirekin. Halaber, Artaxoako Udalak antolatutako ekitaldi bat egin zuten kazetariaren jaioterrian, haren omenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.