Gerizpean. Uda-pasa

Doinuak kalean zabalduz

XI. Musikalek hainbat lekutatik etorritako hamabi musika talde bilduko ditu asteburuan

Muthiko Alaiak fanfarrea izango da Euskal Herriko ordezkaria. BERRIA.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Basauri, Sestao, Erandio eta Leioako kaleak (Bizkaia) doinu eta erritmoz beteko dira datorren ostiraletik igandera bitartean. Arrazoia: Musikale, Kaleko Musikarien Nazioarteko XI. Topaketa. Guztira, kalea agertoki duten hamabi musika talde arituko dira.

Bertako eta nazioarteko musika taldeek girotuko dituzte herrietako kaleak. Muthiko Alaiak fanfarreak Euskal Herriko ordezkari lanak egingo ditu. Gainontzeko taldeak munduko hainbat txokotakoak izanho dira: Galiziakoak (La Magnifique Bande Dos Homes sen Medo), Herrialde Katalanetakoak (Brincadeira, New Orleans Pussycats eta Sedajazz), Espainiakoak (El Cuarteto Maravilla, La Parrus Dixie Band,Mastretta eta Million Dollar Mercedes Band), Frantziakoak (The Brassmatics), Erresuma Batukoak (Graffiti Classics) eta Brasilgoak (Samba pa' ti), besteak beste.

Talde guztiek joko dute topaketetan parte hartzen duten lau herrietan, txandaka.

Musika ez ezik ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte. Leioan, adibidez, egitura musikalen parkea jarriko dute Bulebarrean larunbat eta igandean, eta soinuekin jolasteko aukera izango dute biltzen direnek.

Sestaon, berriz, antzerkilariak ere kalera aterako dira. Hiru egunetan, antzezlanak izango dira herriko plazan. Ostiraletik igandera bitartean, Salitre, Markeliñe eta En la Lona antzerki taldeak igoko dira agertoki gainera, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.