Musika eta dokumentalaren arteko harremana izenburuko hitzaldia emango du Fermin Muguruzak gaur, Zarautzen (Gipuzkoa). Dokumentalgintzan murgildu da Irungo (Gipuzkoa) musikaria azken urteetan. Checkpoint Rock, Bass-que Culture, Zuloak eta Nola? dokumentalak dira ibilbide horren adibide, besteak beste. Zineleku ikus-entzunezko heziketa programa barruan emango du hitzaldia Muguruzak.
'Musika eta dokumentalaren arteko harremana' hitzaldia
Gaur, 19:00etan, Zarauzko Modelo zinema aretoan (Gipuzkoa).
    
    
        
                    
                            
    
                                                                                Hitzaldia
                        
            
        Dokumentalak eta musika
 
    
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            