Durrenmatt, Benedetti eta Jaeggyren liburu bana euskarara ekarriko dituzte
LITERATURA. Literatura Unibertsala bildumarako aurtengo deialdira aurkeztutako itzulpen proiektuen inguruko ebazpena jakinarazi du EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak. Honako lan hauek euskaratuko dituzte: Friedrich Durrenmatten Der Richter und sein Henker itzuliko du Idoia Santamariak; Mario Benedettiren Primavera con una esquina rota Aiora Jakak; eta Fleur Jaeggyren Proleterka Miren Iriartek eta Fernando Reyk.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu