Ikaragarrizkoa da sanferminen eta zientziaren arteko kimika. Batera doaz, erabat elkartuta. Eta badira frogak: bederatzi egunez, egiaztatze probak eginez ematen ditu jendeak festak. Bere gorputzaren mugekin esperimentatzen, soziologia ikerketak egiten, geologia geruzetan beren ekarpenak uzten, maila teorikoan ikuspegi berriak eskaintzen... Gainera, egunez egun, gero eta ezinezkoagoa da hiriak zutik jarraitzea, eta, horregatik, ugaritu egiten dira zientzalarien elkarrizketak. Egunak errepikatzen hasten diren sentipena gailentzen da zortzigarrenetik aurrera. Elementu kimikoekin bezala. Grabazioak milaka daude, eta hau da ikerketa taldeak nabarmendu dituenetariko bat (Renedo, J.). Sanferminetako bi hominido, atzo, 7ko BERRIA (taula) periodikoa irakurtzen, Gaztelugibelen eserita, entzierroari buruz hizketan.
—Elementu ederra gaurkoa. Korrikaldia bere nikel oinetakoekin egin, eta, plazan zezena ukuilura heltzear zenean, hor hasi zen oihuka: Torio! Torio! Eta buelta emanarazi zion.
—Zirkonio diozu? Jada kasik ukuiluan zegoenean? Iodo!
—Bai, bai, eta zezena nerbioso jarri, eta hor sartu zion adarra. Zink!
—Bai, entzun dut radioan. Baina zu hor zeunden?
—Bai, bai, hor neon.
—Ez zen, bada, batere einsteinioa izan tipoa. Nongoa zen?
—Germanio zelakoan nengoen, edo galioa, baina australiarra omen.
—Kloro, kloro. Nongoa, bestela?
—Ez egin horrekin bromorik gero. Ez izan xenonfoboa, ez da erraza izan eta. Han neon denari sodio.
—Eta benetan zezenari hori indio?
—Bai, bai, indio. Prometio.
—Ufa... bai boro arina elementua.
—...
—...
—Aizu, eta gaur zer osmio? Aterako gara edo zer?
—Nekatuta nago, baina atera egin behar. Edo zerio?
—Atera? berilio?
—Bai. Total, hau bukatzear dago eta, aprobetxatu behar, ez?
—Eta non ibiliko gara gaur?
—Ba, ez dakit. Kurio karrika inguruan-edo, pentsatzen dut.
—Hassio, behintzat, hor hassioko gara orduan, eta ea non bukatzen dugun.
—Eta zure atzoko niobioa, gaur ez da gurekin etorriko?
—Ez, Lawrentziorekin gelditu naiz gaur.
—Elementu horrekin? Hori ezin da-eta inorekin batu! Metal astun bat da!
—Ez izan aluminioa. Oso kimika ona dago gure artean. Metal astunarena zuk diozu. Gas noble bat da, eta, gainera, ez da batere zakarra.
—Ez, hori egia da, eztainua.
—...
—Eta baduzu europiorik gaurko?
—Ez asko, atzo ordaindutakoen ondoren, hiru baino ez ditut kadmioan. Zilar gutxi, eta urre gutxiago. Baina lo egiteko aski dugu gutxirekin, eta gaztelugibel hau bada guretzat nahikoa paladio, ez duzu uste?
—...
—Aizu, dena dela, kripton festak dira sanfermioak, ezta?
—Bai, mundu guztia biltzen da hemen. Frantzioak, polonioak, kalifornioak... Eta denak boroa galduta, parrandan eta dantzan etengabean.
—Baina egunez egun, lio talio... luzeak ere badira azkenerako; ez duzu uste?
—Bai, luzeak, oso luzeak. Nobelio bat idazteko beste.
Sanferminologoa
Eguneroko festaren kimika
Oinarrizko elementuak dira sanferminetan elementu kimikoak: festaren oinarri-oinarrian daude. Horregatik, festazaleen elkarrizketetan ere oso presente egoten da taula periodikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu