EITBk deialdi bat zabaldu du fikziozko telesailak sortzeko

Irabazi arte telesaila. ETB.
Urtzi Urkizu.
Donostia
2023ko ekainaren 01a
00:00
Entzun
EITBk bi milioi euro inbertituko ditu aurten fikzioan eta formatu berritzaileetan. Talde publikoak prozesu bat abiarazi du ekoizpen independenteko fikziozko telesailen proiektuak identifikatzeko. Gazteentzako lanak izan beharko dute, eta euskarazko ekoizpenak lehenetsiko ditu EITBk. Era berean, taldeak deialdi bat zabaldu du kontsumo digitaleko bide berriak sortuko dituzten formatuak esploratzeko.

Orotara, aparteko finantzaketaren bitartez, EITBk bost milioi euro baino gehiago jarriko ditu 2023. urtean fikzioa kontratatzeko.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 14an amaituko da. Oinarriak EITBren webgunean kontsultatu daitezke. Telesailen kasuan, deialdiak jasotzen du thrillerren eta komediaren aldeko apustua egin nahi dela. «Euskal gaiak ikuspegi unibertsal batetik jorratzea» baloratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.