Komunikazioa

EITBko LABek ez du ulertu epaitegiak 'Vilau auzia' artxibatu izana

Sindikatuaren arabera, Juan Diego zuzendari kudeatzaile ohiak «arrisku handian» jarri zuen kate publikoa

Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
EITBko LABek ez du begi onez ikusi auzitegiek Juan Diego kate publikoko zuzendari kudeatzaile ohiaren aurkako salaketa artxibatu izana. LABen ustez, Diegoren kudeaketak kolokan jarri baizuen EITBren etorkizuna.

2009an Vilau Media enpresarentzako 700.000 euroko kredituaren abal bat sinatu zuen, EITBren izenean. Enpresa hartako administrazio kontseiluko kide zen Diego. Vilau Mediak arazo ekonomiko larriak zituenean, kreditu emaileak —BBKk— abalatutako 700.000 euroak ordainarazi zizkion. Hala, LABek Diegoren aurkako salaketa jarri zuen, «diru publikoa bidegabe» erabiltzea egotzita. Auzitegiaren arabera, ordea, abalatutako kreditua EITBren orduko plan estrategikoan sar daiteke, eta Diego ez zen aritu berarentzat etekinak ateratzeko. Ondorioz, Vilau auzia artxibatzea ebatzi zuen,herenegun.

LABek salatu du «kudeaketa eredu negargarriak arriskuan» jarri zuela EITB eta, ondorioz, argi dagoela arau-hauste «administratibo bat» gertatu zela. Sindikatuaren arabera, beste behin, agerian geratu da legedian «hutsune handiegiak» daudela zerbitzu publiko baten kudeaketa «gardena» egin ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.