Ekologiari buruzko ikastaroak Noainen, Lorenean

Gerrikoak bizikleta gurpilekin egiten ikasi ahal izango da, besteak beste; hamalau ikastaro eskainiko dituzte

Adrian Garcia.
Donostia
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Noaingo Ekoeskolan, Nafarroan, ekologia ardatz duten eskolak emango dituzte. Ekologia eta garapen iraunkorrari buruzko ikastaroak dira, eta Varazdin fundazioak, Noaingo kultur etxeak eta Noaingo Udaleko Agenda 21 Lokalak eta lorezaintza sailak antolatu dituzte.

Varazdin fundazioak kudeatzen duen zentroan emango dituzte eskolak: Lorenean. Iraunkortasunaren kultura zabaltzeko xedearekin antolatu dituzte ikastaroak. Tailer horietan parte hartu nahi duenak hilaren 21a baino lehen eman beharko du izena, Lorenean edo kultur etxean.

Hamalau ikastaro eskainiko dituzte Ekoeskolan. Horien artean nekazaritza ekologikorako sarrera eta nekazaritzarako astronomia daude. Izarrek uztan nola eragiten duten erakutsiko dute azken horretan.

Klima aldaketa zertan datzan azaltzen duten eskolak ere emango dituzte.

Horrez gain, natura argazkilaritzaren ikuspuntutik jorratzeko aukera izango da. Halaber, baratze txiki, balkoi eta terrazetan landatzea ikasi nahi duenarentzako eskolak emango dituzte.

Antzina jendea gaixotzen zenean ez zuten hartzen egun hartzen dugun sendagairik. Sendabelarren onuren jakitun ziren, eta horiek erabiltzen zituzten. Sendabelarren ikastaroarekinnaturan eskura dauden sendagaiak erabiltzen irakatsiko dute.

Bestalde, arte eta birziklatze ikastaroak emango dituzte. Itxuraz erabilgaitzak diren gauzei etekina ateratzen irakatsiko dute.

Ikastaroez informazio gehiago eskuratzeko, deitu (0034) 948- 31 73 05 telefonora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.