Pertsonaia. Doug Scott

Estilo eta eskola baten eredu

2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mendia ulertzeko belaunaldi baten ordezkaria da Doug Scott (Nottingham, Ingalaterra, 1941). 1970eko eta 1980ko urteetan eskola sortu zuten alpinista britainiarrek, Alpeetako eskalada modu azkar, arin eta ausarta —alpinoa, hitz batean— Himalayako eta munduko mendietara eramanda. McIntyre, Haston, Tasker, Boardman, Bonington... mendia eta abentura ulertzeko eskola hartako ikasle finak izan ziren guztiak, Doug Scott tartean. Hastonekin Everest hego-mendebaldetik igo zuen, 1975ean, eta Pakistango Braintha Brakk edo Ogroa, 1977an —bi txorkatilak hautsita jaitsi zen, ozta-ozta—. Berrogeitik gora espedizio osatu eta lau liburu idatzi ditu, eta Erresuma Batuko Ohorezko Zaldun izendatu zuten. Walter Bonattik eta Reinhold Messnerrek bezala, ibilbidearen aitortza saritzen duen Urrezko Pioleta jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.