Estilo guztietako doinuak

Ganbara, Biella Nuei & Javier Paxariño, Esne Beltza eta Ultraqans taldeek joko dute gaur, 22:00etan, Sopuertan

Ultraqans taldeko kideak. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Gaur da Mendebala jaialdiaren bigarren eguna, eta estilo guztietako doinuak izango dira entzungai, lau talderen eskutik. Ganbara 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal folkaren erreferentzia taldea izan zen. Herri tresnak eta elektrikoak uztartzen ditu, eta abestiak beste ikuspegi batzuekin interpretatzea da haren helburua. Esne Beltza da Euskal Herriko bigarren taldea. Kolore nahasketa bat dela esan daiteke, bere lanetan hip hopa, reggae, soula, rocka, folka eta kunbia ere tartekatzen dituelako. Musikariek bisitatu duten herrialde bakoitzetik tokian tokiko ezaugarriak hartzen dituzte.

Aragoitik datoz Biella Nuei eta Javier Paxariño. Oyendo crecer la hierba lana aurkeztuko dute. Lan hori melodiak eta ohiturak berreskuratzeko egitasmo bat da, naturarekin bat datorrena. Javier Paxariñoren presentziak ideia horiek indartuko ditu; haren musikak beste garai eta leku batzuetako aromak ditu. Ultraqans Galiziako taldeak folk, punk, rock, ska, jazz eta funk erritmoak biltzen ditu. Musi- ka indartsua eta erritmo bizi-bizia eskaintzen ditu, eta musika tradizionala agertokietara eramatearekin konprometituak daude.

MENDEBALA JAIALDIA

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Sopuertan (Bizkaia).

Zer. Ganbara, Biella Nuei & Javier Paxariño, Esne Beltza eta Ultraqans.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.