ETB1ek 'Ane' filma estreinatuko du gaur gauean
    GASTEIZ. David Perez Sañudo zinemagilearen Ane filma emango du ETB1ek gaur, 22:30ean. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, 2020an, eta euskal film onenaren Irizar saria jaso zuen. Patricia Lopez Arnaiz eta Jone Laspiur aktoreek Goya saria eskuratu zuten, eta gidoi onenaren Goya ere jaso zuen filmak. Gasteizen girotuta dago, 2009an, eta gizarte gaiak lantzen ditu.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            