AIMC enpresak Estudio General de Medios ikerketaren urteko bigarren neurketa plazaratu du gaur. Horren arabera, Euskadi Irratiak 100.000 entzule ditu, apirilean baino 25.000 gehiago —2017ko apirilean, berriz, 131.000 entzule zituela argitaratu zuen AIMCk—. Hainbat adituk ohartarazi izan zute laginak txikiak direla eta tentuz hartu behar direla datuak. Irrati datuak lortzeko 3.130 inkesta egiten dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 709 Nafarroan.
Gaztea irrati formulak 88.000 entzule ditu EGMren azkeneko neurketaren arabera, aurrekoan baino 8.000 gutxiago.
Radio Euskadik, berriz, 147.000 entzule ditu, aurreko inkestan baino 18.000 entzule gutxiago.
EITB taldeko irratiek orotara 367.000 entzule dituztela eman du aditzera EGMk —aurreko neurketan 402.000 izan zituen—.
EGMren arabera, 856.000 lagunek ikusten dute egunero ETB. EITBko hedabideek 1.212.000 hartzaile dituzte, irrati entzuleak eta telebistako ikus-entzuleak batuz gero.