Bideojokoak

Euskal bideojokoen azokak eta adituen hitzaldiek aberastu dute Jokoteknia

Bideojoko garatzaileak, musikagileak, artistak eta itzultzaileak batu ziren, besteak beste, Bilboko La Perrera gunean.

Jokoteknia jardunaldiak, Bilbon. GAME ERAUNTSIA
Jokoteknia jardunaldiak, Bilbon. GAME ERAUNTSIA
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa - Game Erauntsia
2026ko azaroaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 7an egin zituzten euskal bideojokoen Jokoteknia jardunaldiak, Bilbon. Hainbat alorretako adituen hitzaldiak eta gogoetak izan ziren nagusi, eta agerian utzi zuten euskal bideojokoen azoka eta etxeko industria osasuntsu daudela.

Euskal Herrira begira jarri ziren beste urte batez. Izan ere, oparoa da euskal adituen eta zaleen zerrenda. Paula Olaz, Josu Igoa, Jon Juarez eta Nestor Uriarte hizlari gisa aritu ziren. Iker Abasolo, Laia Antxutegi eta Oier Elordui, berriz, mahai inguruan.

Peertube eta YouTube plataformetan ikus daitezke hitzaldien grabazioak.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA