Euskalbar 3.10 kalean da

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mozilla Firefox nabigatzailean hedapen gisa instala daitekeen tresna barra bat da Euskalbar. Hitzak itzultzeko oso lagungarria da: euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara; eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara.

Azken bertsioak berrikuntza pare bat eskaintzen du: batetik, Danobat Hiztegi Teknikoa (http://hiztegia.danobatgroup.com/eu) txertatu da kontsultagarri diren hiztegien artean, eta, bestetik, gero eta hiztegi gehiago eskaintzen direnez, haiek ezkutatu edo erakusteko aukera ere garatu da. Tresna honen hobespenak guk nahi bezala jartzeko, nahikoa da tresna barra gainean eskuineko klika egin eta bistaratzen den menuan «hobespenak» hautatzearekin.

Berrikuntzekin batera ere, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik desagertuak zeuden bi hizte-gi (3000 eta Adorez Sinonimo Hiztegia) kontsultagarri diren hiztegien zerrendatik kendu dituzte.

Euskalbarren nondik norakoak jakiteko, laguntza orrira jo daiteke: http://euskalbar.eu/help/.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.