Komunikazioa

Euskalerria irratiko gala 'Berria.info'-k emango du gaur, 20:00etan

Lizentzia eskatzeko urtebetetze jaian ariko dira Gorka Urbizu, Kerobia, Balerdi Balerdi eta Ruper Ordorika

Erredakzioa
2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskalerria irratiak bere 25. urtebetetzea ospatu eta lizentzia eskatzeko gala berezia antolatu du gaurko Atarrabiako Kultur Etxean. 20:00etan hasiko da gala, eta bertara gerturatu ezin duenak Internet bidez jarraitu ahalko du irratiko webgunean zein Berria.info-n. Beste zenbait webgunetan ere emango dute.

Elkarrizketak, lehiaketak eta zuzeneko musika uztartuko dituzte jaialdian. Musika honako hauek jarriko dute, unplugged: Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ruper Ordorika, Kerobia eta Balerdi Balerdi. El Drogasek ere parte hartu behar zuen, baina gaixotu egin da eta ez da galan izango.

Euskalerria irratiko kideek honako mezu hau helarazi nahi diete entzuleei galaren harira: «25 urte daramatzagu Iruñeko dialean zuen baimenarekin. Zuekin batera ospatu nahi dugu. Zuekin batera aldarrikatu nahi dugu. Zatozte!».

Solasaldi ziklo bat

Urteurrenaren harira, solasaldi ziklo bat ere antolatu du irratiak. Aurreneko solasaldia hilaren 22an egingo dute Kirmen Uriberekin. Hurrengo hilabeteetan «itzal handiko» solaskideak gonbidatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.