«Hona etorri baino lehen, uste nuen erdaraz hitz egingo nuela. Zorionez, ez da horrela izan», adierazi du Maider Silvak. Euskaraz hitz egiten egon da hil osoa: lagun batekin egon da espedizioan, eta harekin ohitura aldatzea «asko» kostako zitzaiola uste arren, lortu du.
Giroa paregabea izan dela azpimarratu du: «Giro oso polita izan da gure artean: hasieran uste nuen gipuzkoarrak ez nituela ulertuko, eta azkenean egin dugun taldetxoan gehienak hangoak dira».
Espedizioa hitz bakarrean definitzeko eskatuta, hala erantzun du: «Ezin da hitzez azaldu Euskarabentura zer izan den».
Maider Silva
«Ezin da hitzez azaldu zer izan den Euskarabentura»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu