Nazioarteko musika taldeez gozatzeko aukera izango da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Datorren astean ospatuko da zinema fantastikoaren Fant festibala, eta, horren barnean, Kid Koala ekarriko dute Kanadatik, eta Travis taldea Eskoziatik. Sarrera aurrez erosiz gero sei euro kostako da, baina bertan erosten duenari bederatzi kobratuko dizkiote.
Jatorri txinatarrekoa da Kid Koala, nahiz eta Vancouverren jaiotakoa izan, Kanadan. Urtetan, piano klasikoa ikasi ondoren, Technic 1200 bat probatu eta horrelako batekin hasi zen batera eta bestera 1980ko hamarkadan.DJ lanetan unibertsitateko jendea ibiltzen zen zenbait tabernatan ere aritu zen. Urte batzuk igarotakoan, kontratua sinatu zuen Ninja Tune diskoetxearekin.
Travis taldeak ere joko du gaur Bilbon; bertako kideak Glasgowkoak dira (Eskozia), eta ezagun dira sortzen duten rock alternatiboagatik. Francis Healy, Andrew Dunlop, Dougie Payne eta Neil Primrose dira Travis taldea osatzen dutenak, eta estudioan grabatutako sei disko dauzkate kaleratuta.
Zinema fantastikoaren Fant jaialdia datorren astean izango da, eta motorrak martxan jartzeko balioko dute bi kontzertu horiek. Astelehenetik igandera arte izango da txapelketa, eta bi sari nagusi izango ditu, iaz bezala: epaimahaiak erabakiko duena bat, eta ikusleek erabakiko dutena bestea.
KID KOALA ETA TRAVIS
Non. Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Fant festibaleko kontzertuak
Kanadatik eta Eskoziatik etorritako musikariek emango dituzte kontzertuak Bilboko Kafe Antzokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu