'Figuranteak', zikloa hasteko

Mikel Laskurainek eta Asier Hormazak antzezten duten obrak emango dio hasiera 'Antzerki garaia'-ri

Mikel Laskurain eta Asier Hormaza, antzezlanaren une batean. BERRIA.
Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Beasain eta Ordizia (Gipuzkoa) antzerkizaleen bilgune izango dira datozen hilabeteetan. Izan ere, gaur abiaraziko dute XX. Antzerki garaia zikloa. Antzezlan tragikomiko batekin hasiko dute zikloa, Beasaingo eta Ordiziako udaletako kultura sailek antolatua. Asier Hormaza eta Mikel Laskurain aktoreek Figuranteak komedia antzeztuko dute Ordiziako Herri Antzokian, 22:15etik aurrera.

Hasieran, ┬źEuskal Herri sakoneko┬╗ herrixka batean filmatuko den aurrekontu handiko film bateko bi estra besterik ez dira Juan (Mikel Laskurain) eta Charlie (Asier Hormaza). Antzezlana aurrera joan ahala, ordea, estrak protagonista bilakatuko dira. Filmaketan elkar ezagutu, eta lagun bihurtuko dira biak. Hala, beren ametsak bete ahal izateko eman beharreko pausoak emango dituzte.

Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak Marie Jonesen Stones in His Pockets obraren egokitzapena egin dute antzezlanean. Zuzendari lana, berriz, Carlos Zabalak eta Dorleta Urretabizkaiak egin dute. Aktoreen lana ere nabarmentzekoa da Ados Teatroak konpainiaren ikuskizun honetan. Izan ere, Laskurainek eta Hormazak, Juanena eta Charlierena ez ezik, beste dozena erdi bat estrarena ere egiten dute uneren batean.

'FIGURANTEAK'

Noiz. Gaur, 22:15ean.

Non. Ordiziako Herri Antzokian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.