Film sinopsiak

'Alliés' eta 'Une vie' 

2016ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'Alliés'

Zuzendaria: Robert Zemeckis. Aktoreak: Brad Pitt, Marion Cotillard, Lizzy Caplan. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Thrillerra, erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorriko izenburua: 'Allied'.

Casablanca (Maroko), 1942. Max Vatan (Pitt) aliatuen alde dabil espioi. Erresistentziako kide Marianne Beausejour (Cotillard) ezagutuko du misio arriskutsu baten ondoren. Elkarrekin maiteminduko dira; ezkondu, eta Londresera joango dira bizitzera. Baina Vatani nagusiek esango diote litekeena dela emaztea nazien espioia izatea.

'Une vie'

Zuzendaria: Stephane Brize. Aktoreak: Judith Chemla, Jean-Pierre Darroussin, Yolande Moreau. Iraupena: 119 minutu.Generoa: Drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2016.

Normandian (Frantzia) gertatzen da istorioa, 1819. urtean. Jeanne Le Perthuis komentutik atera berri da, ikasketak amaitu ondoren. Amets asko ditu emakume gazteak, baina Julien de Lamare bizkontearekin ezkonduko da. Laster ikusiko du senarra bortitza dela eta engainatzen duela. Gaztetako ilusioak galtzen hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.