Filmen laburpenak.

2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
D. Frantzia, 2009. Zuz.: Luc Besson. Akt.: Louise Bourgoin, Gilles Lellouche, Mathieu Amalric. 107 min. 1912. urtean girotutako istorio bat da honako hau. Adele Blanc-Sec kazetari gazte ausarta, helburuak lortzeko, edozer egiteko prest dago. Esate baterako, Egiptora joango da, eta tamaina guztietako momiak topatuko ditu han. Bestalde, Parisen 136 milioi urte dituen pterodaktilo baten arrautza desagertu egingo da... Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Irun (Cinebox, Txingudi), Iruñea (Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Bright Star

D. Erresuma Batua-AEB-Australia-Frantzia, 2009. Zuz.: Jane Campion. Akt.: Ben Whishaw, Abbie Cornish, Paul Schneider, Thomas Sangster.119 min. XIX. mendean John Keats olerkari britainiarrak eta Fanny Bawnek hiru urtez izan zuten maitasun istorioa da filmaren ardatza. Bat-batean Keats hil egingo da, 25 urterekin. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi, Golem Alhondiga), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Campanilla y el gran rescate

D. AEB, 2010. Zuz.: Bradley Raymond. Marrazki bizidunak. 78 min. Maitagarri etsai batekin bat egin beharko du Campanillak, gizakiek bere arrazaren existentzia aurkitu ez dezaten. Haurrentzako filma. Gasteiz (Abaco Boulevard), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Irun (Cinebox), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea), Uharte (Itaroa).

Ces amours-là

Frantzia, 2009. Zuz.: Claude Lelouch. Akt.: Audrey Dana, Laurent Couson, Liane Foly. 120 min. Ilva emakumearen bizitzaren bitartez, maitasunaren eta emozioen inguruko obsesioak azaltzen ditu Claude Lelouch zuzendariak.II. Mundu Gerran girotutako tramak ere ageri dira. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).

Conocerás al hombrede tus sueños

AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.:Woody Allen. Akt.:Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Naomi Watts, Freida Pinto, Antonio Banderas. 98 min. Pertsona talde baten asmoak, desioak eta obsesioak jartzen dira dantzan Woody Allenen harreman komedia honetan. Egoera absurdoak eta arriskutsuak sortzen dira. Amodioa, sexua, traizioak eta barre algarabatzuk nahasten dira. Gasteiz (Florida, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alondegia, Multi), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Trueba), Errenteria (Niessen), Zarautz (Modelo), Iruñea (Olite, Golem Baiona, La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Contracorriente

+7. Peru-Kolonbia-Frantzia-Alemania, 2010. Zuz.: Javier Fuentes-Leon. Akt.: Cristian Mercado, Manolo Cardona, Tatiana Astengo. 100 min. Miguel herri bateko arrantzale bat da. Ezkonduta dago, eta aita izango da. Baina harreman sekretu bat du Santiago margolariarekin. Santiago ito egingo da istripu batean, eta hil ostean Migueli azalduko zaio, eskari bat egiteko. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Iruñea (Golen Yamaguchi).

Des hommes et des dieux

Frantzia, 2010. Zuz.: Xavier Beauvois. Akt.: Lambert Wilson, Michael Lonsdale, Philippe Laudenbach, Roschdy Zem. 120 min. Aljeriako mendietan kokatutako monasterio bat, 90eko hamarkadan. Zortzi monje frantziar harmonian bizi dira, musulmanekin batera. Baina lurralde horretan indarkeria eta izua handitzen joango dira. Monjeak han gelditzeko erabakia irmoa izango da, ordea.Baiona (L'Atalante), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).

The Housemaid

Hego Korea, 2010. Zuz.: Im Sang-soo. Akt.: Jeon Do-yeon, Lee Jeong-jae, Yoon Yeo-jung, Seo Woo. Etxe bateko neskameak eta familiako aitak harreman bat hasiko dute, eta giroa aztoratuko da. Kim Ki-young-en 1960ko maisulanaren remake-a. Baiona (L'Autre).

Le dernier exorcisme

AEB, 2010. Zuz.: Daniel Stamm. Akt.: Patrick Fabian, Ashley Bell, Iris Bahr, Louis Herthum, Tony Bentley. 87 min. Ebanjelari batek exorzismoak egiten ditu. Dokumentalak egiten dituen talde batek exorzismo bat filmatzea onartuko du ebanjelariak. Beldurrezko filma. Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Lope

D. Espainia, 2010. Zuz.: Andrucha Waddington. Akt.: Alberto Ammann, Leonor Watling, Pilar Lopez de Ayala, Juan Diego, Luis Tosar. 91 min. Lope de Vega idazlearen gaineko film hau 1588. urtean girotuta dago. Lopek bi emakumeren maitasunaren artean erabaki behar du. Emakumetako bat liberala eta enpresaria da; bestea, noblea eta ameslaria.Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Miral

Frantzia-Israel-Erresuma Batua, 2010. Zuz.: Julian Schnabel. Akt.: Freida Pinto, Hiam Abbas, Willem Dafoe, Yasmine Elmasri. 112 min. Hind Husseini umezurtz etxe bat irekitzen saiatu zen Jerusalemen, herrialdea banatu zuen 1948ko gerraren ostean. Drama. Miarritze (Royal). JBA.

Origen/Inception


+12. AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.: Christopher Nolan. Akt.: Leonardo DiCaprio, Marion Cotillard, Ellen Page. Dom Cobb industria espioia da. Exekutiboak lotan direnean ateratzen dizkie sekretuak. Polizia atzetik dabilkio, baina barkatu egingo diote, azken lan bat egiten badu: ideia bat lapurtu beharrean, exekutibo baten burmuinean txertatu beharko du. Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Golem Alondegia, Multi, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Zalla (Antzokia), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select),Iruñea (Golem Yamaguchi, La Morea, Olite), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

The Town

AEB, 2010. Zuz.: Ben Affleck. Akt.: Ben Affleck, Rebecca Hall, Jon Hamm, Jeremy Renner. 120 min. Banku lapur bat banku bateko zuzendariarekin maiteminduko da. FBIko agente bat, aldi berean, emakume berberaz maiteminduko da. Thriller-a. Angelu (Moncine), Miarritze (Royal (JBA)).

Todo lo que tú quieras

+7.Espainia, 2010. Zuz.: Achero Mañas. Akt.: Juan Diego Botto, Najwa Nimri, Ana Risueño, Jose Luis Gomez, Pedro Alonso. 100 min. Velasco familiak bizitza lasaia darama Madrilen. Aliciak Dafne txikia zaintzen du. Gabonetako oporretan, ordea, Alicia hil egingo da, epilepsia atake baten ostean. Eta senarra bakarrik geldituko da, alabarekin. Drama. Bilbo (Golem Alhondiga, Multi), Iruñea (Golem Baiona).

Un pequeño cambio

D. AEB, 2010. Zuz.: Josh Gordon, Will Speck. Akt.: Jennifer Aniston, Jason Bateman, Juliette Lewis, Patrick Wilson, Jeff Goldblum. 101 min. Kassiek 40 urte bete ditu, eta oraindik ez du aurkitu bere printze urdina. Haur bat izateko, intseminazio artifizialera joko du. Zazpi urte geroago, New Yorkera itzuli eta Wally lagunarekin elkartuko da. Gasteiz (Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.