'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketako deialdia, martxan
DONOSTIA. Hamargarren urtez, Gaztezulo aldizkariak bideo lehiaketa antolatu du. Maiatzaren 24a baino lehen aurkeztu behar dira bideoak —oinarriak aldizkariaren webgunean daude—. Epaimahaia aurten Eneko Sagardoi eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinemagileak osatuko dute. Bideorik onenaren egileak 1.200 euroko saria irabaziko du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu