Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean urteroko Alberto Magno ekitaldia egingo dute gaur. Aurten, Ana Zubiaga EHUko Genetika katedradunari dagokio hitzaldia ematea. Hain zuzen ere, Ingenios genĂ©ticos para un nuevo Parque JurĂ¡sico (Genetika asmakuntza burutsuak Parke Jurasiko berri baterako) du izenburu bere hitzaldiak, eta 18:00etan hasiko da, Areto Nagusian.
Sona handiko film horren hariari tiraka, genetikaren alorrean azken urteotan izan diren aurrerapen txundigarri batzuk aipatuko ditu Zubiagak. Praktika klinikoetan eta auziko analisietan aurrerapen horiek zer aplikazio izan ditzaketen azalduko du. Bai eta, dinosauroak bezala, galdu egin diren beste espezie batzuk berreskuratzeko balio ote duten adierazi ere.
Ezarian. Zientzia
Genetikari buruz ariko da gaur Ana Zubiaga
Galdutako espezieak berreskuratu ote daitezkeen azalduko du EHUko Genetika katedradunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu