Gogotsu nabil oso aspaldi
ezagutzeko Mexiko,
zalantzarik ez bertara joan
gabe ez naizela hilko.
Baina dirurik ez daukat eta
nola ez dut ba etsiko?
Bidaia hori daukadan arren
benetan oso begiko
urtero legez hurrengo urtean
egingo dut eta kitto.
Doinua: Mutil koxkor bat
Gerizpean. Bertsoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu