GERIZPEAN. Zaporez beteta

Kultur hamabostaldia antolatu dute Gesaltza Añanan, eta asteburuan elkartasun azoka eta kontzertua izango dira

2008ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Gatza. Horixe da Gesaltza Añana (Araba) entzun eta berehala burura datorkiguna. Herriaren izena gatzaren historiari lotuta dago, ezinbestean. Izan ere, urte askotan, gatzagetatik gatza jasotzeko prozesuaz arduratu izan dira Gesaltza Añanako herritarrak. Asteburu honetan ere ez da gatza faltako herrian. Lehen aldiz antolatu duten kultur hamabostaldiaren helburuetako bat gazte eta helduei zaporez betetako asteburua eskaintzea izango baita.

Bihar, esaterako, gazteentzat, Gose eta Betagarri musika taldeen kontzertua izango da herriko plazan, 23:00etan. Larunbatean, berriz, Santa Ana eguna ospatuko dute Gesaltza Añanan. Goizean meza izango da, eta gero, antzerkia, udaletxean. Herriko igerilekuan egingo dute bazkaria, eta musikak alaituko du bazkalostea. Ondoren, 20:00etan, Gasteiz Big Bandek kontzertua eskainiko du herriko plazan.

Igandean, elkartasun merkatu txikia egingo dute. Herriko hainbat gunetan jarriko dituzteerakusmahaiak, eta bildutako dirua elkartasun proiektu bat bultzatzeko erabiliko dute. 11:00etan haurrentzako gunea zabalduko dute, eta eguerdian musika izango da. Hamabostaldiari amaiera emateko, herri paella jana egingo dute herriko frontoian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.