Giro bikaina Azpeitian

Guztira 1.500 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute sansebastianetan.Aurtengo karrozak Ignacio Agirre omenduko du

Danbor hotsak nonahi entzungo dira Azpeitian. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Joxi Ubeda Goikoetxea.
Azpeitia
2016ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtarrilaren 19an gauean eta 20an egun osoan danbor hotsak izango dira nagusi Azpeitian, eta giro ederra egongo da herriko kaleetan. Aurten, 1.500 lagunetik gora izango dira sansebastianetan parte hartzen, Eneko Etxeberria alkateak aurkezpenean esan zuenez, urtarrilaren 15ean. «Horrek adierazten du gero eta gureago direla festa hauek».

Alkartasuna eta Zezenzaleak taldeek 50 urte egingo dituzte sansebastianetako helduen danborradan jotzen. Zokoak eta Sanjuandegik, berriz, 25 urte. San Sebastian bezperan, gauerdian, Azpeitiko Udalak urteurren oroigarri bat emango die lau elkarteei.

Halaber, aurtengo haurren danborradako karrozak Ignacio Agirre (1922-2014) omenduko du, 37 urtean Azpeitiko sansebastianetako karrozaren egilea eta bultzatzailea. Naiara Larrañaga Agirre da karrozaren egilea.

Azpeitiko San Sebastian jaiei buruzko informazio gehiago, www.azpeitia.eus helbidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.