Irusoin ekoiztetxeak eta ViacomCBS konpainiako VIS enpresak Cul de Sac fikziozko telesaila egingo dute. Goi mailako sukaldaritzaren inguruko istorio bat izango da, Donostian girotua. Istorioaren ideia Oier Aranzabalena, Iker Trebiñorena, Martin Etxeberriarena eta Xabier Etxeberriarena da, eta gidoilari nagusiak Roberto Jimenez eta Juan Ramon Ruiz de Somavia dira.
Pertsonaia protagonista emakumezko sukaldari bat da. Parisko bizitza eta karrera profesionala utzi beharko ditu, Donostiara itzuli eta familiaren jatetxearen kargu egiteko. Presio handia jasan beharko du negozioa aurrera atera ahal izateko. Era berean, aktualitatea duten zenbait gizarte gai sartuko dituzte istorioan. Sua Olazabal du izena sukaldari protagonistak. Familiako loturek garrantzi handia izango dute, aitari negozioan lagunduko dion emakume bat baita Olazabal.
Xabier Berzosa Irusoingo eta telesailaren ekoizleak zera esan du: «Cul de Sac-ek fikziora eramango du goi mailako sukaldaritza. Oso pozik gaude proiektu anbiziotsu horretan indarrak batzeagatik Viacom CBS International Studiosekin». Laura Abril VISeko ordezkariak nabarmendu du Donostian girotuko dela drama, eta «berritasuna eta tradizioa uztartuko dituela».
Goi mailako sukaldaritzari buruzko telesail bat egingo dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu