'Gu Gira' kantaldia, jira eta bira

70eko eta 80ko hamarkadetako kantak Markina-Xemeinen emango dituzte gaur, pilotalekuan

Gontzal Mendibil arituko da gaur Gu Gira emanaldian. IMANOL OTEGI / ARP.
Maite Alustiza.
2011ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Gontzal Mendibil, Txomin eta Urbil Artola eta Erramun Martikorena Markina-Xemeinen izango dira gaur (Bizkaia), Gu Gira kontzertua eskaintzen. 19:30ean hasiko da emanaldia, eta 70eko eta 80ko hamarkadako kantak ekarriko dituzte gogora.

Euskadi Irratiaren 25. urteurrena ospatzeko ekoitzi zuten Gu Gira diskoa. Hainbat abeslarik parte hartu zuten grabaketan, eta horko kanten artean Gontzal Mendibilen Bagare eta Kapitalismoak eta Txomin Artolaren Txuriko eta Baserriko ate zabalak daude. Gontzal Mendibilek 70eko hamarkadan eman zituen musikagintzan lehenengo pausoak. Xeberri izan zuen lagun hasta-penetan, eta harekin batera ar-gitaratu zuen lehen lana, 1975ean.

Urte berekoa da Olaxta, Txomin Artolak kaleratu zuen lehen bilduma. Bordari bere aitak idatzitako poemak hartu zituen oinarritzat diskoa osatzeko orduan. Gaur, Urbil semearekin batera ariko da oholtza gainean. Dobroa eta lap steel jolea da Urbil, eta Sorotan Bele taldeko kide izandakoa. Erramun Martikorenak, berriz, 1978an kaleratu zuen lehenengo diskoa, etxean entzundako herri kanta eta olerkiz osatua. 2004an jendeaurrean kantatzeari utziko ziola iragarri bazuen ere, emanaldietan parte hartzen jarraitzen du Baigorriko artzainak.

'GU GIRA' KANTALDIA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Markina-Xemeinen (Bizkaia), pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.