Ikuskizuna
Haurren emozioak kudeatzen ikasiz
Ene Kantak-ek Emozio festa! ikuskizuna egingo du Bilboko Campos Eliseos antzokian, datorren asteartean. Bi emanaldi izango ditu: lehena 16:00etan, eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak eskura daude www.teatrocampos.com webgunean, 17 euroan. Ene Kantak-ek Nerea eta Enekoren istorioa kontatuko die ikusleei. Bien eskolako lehen eguna izango da, eta hainbat emozio izango dituzte gorputzean dantzan: urduritasuna, poztasuna, beldurra... Ikusleak emozio horietan murgilduz, haurrei horiek nola kudeatu behar dituzten erakutsi nahi die ikuskizunak, baita egoera zailei nola aurre egin behar den irakatsi ere.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu