HBOk aurrez amaitu du 80ko hamarkadako Lakersi buruzko saila

Beñat Mujika Telleria.
2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun
HBOk aldez aurretik jo du amaitutzat 80ko hamarkadako Los Angeles Lakers taldeari buruzko telesaila. Bertan, NBAren historiako talde ospetsuenetako baten jokalarien bizitza pertsonalen eta profesionalen fikziozko kronika egiten zen. Hortaz, joan den igandean, hilaren 17an bigarren denboraldia amaitu zuen atalak sailaren beraren itxiera gisa balioko du.

Saioarekin aurrera ez jarraitzeko arrazoi nagusia ikusleak gutxitu izana da. Lehen denboraldian ikusle asko izan zituen saioak. AEBetan eman zuten, NCAA unibertsitateko liga ospetsuena puri-purian zegoela. Jarraitzaile ugari ditu liga horrek, eta garai egokia izan zen telesaila emateko, NCAArenjarraitzaile askok erabaki baitzuten saioa ikustea.

Bigarren denboraldia, baina, ez da horren arrakastatsua izan. Abuztuan estreinatu zen, lehiaketa geldirik zegoenean. Zaleen saskibaloi gosea asetzeko asmoz hartutako erabakia ez zitzaien ondo atera, ikusle kopurua % 50 inguru apaldu baitzen. Aurrez, urtarrilean, HBOk ordezko amaiera bat grabatzeko iradoki zion horretaz arduratzen zen taldeari; hura kentzea erabakiz gero, telesailari amaiera bat emateko. Amaiera hori da, hain zuzen, aurreko asteko azken saioan emititu zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.