Hondakina sorbide

Aieteko kultur etxean Alicia Otaegi artistaren lanak jarri dituzte, eraikinak urtebete beteko duela ospatzeko. Haurrekin pentsatuz egin ditu artelanak.

Alicia Otaegik Donostiako Aieteko kultur etxea apaindu du. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Ilargi Agirre.
Donostia
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Gizarteak sortzen duen zaborra inspirazio iturri izaten du Alicia Otaegik. Hondakin berrerabiliekin artelanak sortzen ditu. Donostian Aieteko kultur etxearen lehen urteurrenaren harira egin ditu gisa horretako azkenak. Hiru artelan jarri ditu bertan ikusgai.

Aieteko parke ederrean, Bakearen Etxearen eta kultur etxearen artean dagoIpuinen Dorrea. Eraikina dotore jantzi du artistak, gorbatarekin. «Hondakin berriekin esperimentatzea interesgarria iruditzen zait. Dorretik zintzilik dagoen gorbata hondakin industrialekin egin dut; inprentek arrabolak garbitzean sortzen duten materiala da», azaldu du Otaegik.

Haurrei ipuinak kontatzen dizkiete leku horretan, eta haurrenganpentsatuta egin ditu artelan guztiak. Azken egunotako haize ufaden ondorioz, edonola ere,gorbatakkalteak izan ditu eta kultur etxeko arduradunekin hitz egin behar duela adierazi du artistak.

Goxoki poltsekin eginiko artelana

Dorreaz gain, kultur etxearen barnean ere utzi du Otaegiren irudimenak bere arrastoa. Eraikineko liburutegiko sarreran mosaiko bat jarri du. «Goxoki poltsa erabiliekin egina dago. Haurrek kontsumitzen dituzte, batik bat, eta, horregatik, berehala ezagutzen dituzte. Gehienak lurretik hartutakoak dira».

Artean maiz gertatzen den gisan,artelanaren itxurak bezainbesteko garrantzia dauka artistak zabaldu nahi duen mezuak. Guztiok sortzen dugun zaborraren inguruan gogoeta egitera bultzatu nahi du ikuslea Otaegik. «Kontsumoa gutxitu behar da, lehenik; berrerabilpena dator ondoren, eta azken urratsa birziklatzea da».

Goxoki poltsaz osatutako mosaikoaren ondoan, sabaitik zintzilik, karamelu poltsekin egindako girlanda koloretsuak ikus daitezke. «Gabonak gertu direla baliatu ditut, apaindura gisa jartzeko», esan du. Materiala eskuratzea erraza da, horixe da hondakin erabiliekin artelanak egitearen abantaila nagusia, artistaren aburuz.

Artelan ugariren egilea da Otaegi — Nafarroako parlamentuaren Fondo artistikoandagoen Pablo Sarasate biolin jotzailearen omenez egindako Zapateado eskultura berea da—. Betidanik erabili ditu hondakinak sorkuntzan: «Haurra nintzenetik inguruan botatzen genituen gauzekin esperimentatzea gustatzen zitzaidan. Nire ama kezkatuta ere egoten zen guztia gordetzeko nuen ohiturarengatik. Diogenes sindromea nuela uste zuen», gaineratu du. Haurrek hezkuntza sisteman aurrera egin ahala sormena ikusezin bihurtzen delakokritiko agertu da:«Arteak gizatiartu egiten ditu pertsonak. Guztiok gara irudimentsuak baina giharrekin bezala ariketak egin behar dira imajinazioa suspertzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.