Hondarbeltz eta sanba

Laboratorio de Samba Bartzelonako taldeak joko du gaur gauean Mutrikun, Hondarbeltz hondartzan

Bartzelonako Laboratorio de Samba taldea Mutrikun izango da. BERRIA.
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Sanba musika zabaltzera datoz Laboratorio de Samba taldekoak. Brasildarrak dira taldekideak, baina Bartzelonatik etorriko dira, orain hiri horretan finkatuta baitaude.

Gaurko kontzertuan, sanba doinuez gain, funk eta reggae estiloak ere izango dute beren lekua. Beti ere, kutsu afrobrasildarra albo batera utzi gabe. Haiek berezi egiten dituen ezaugarria da hori.

Taldearen gidaritza lanetan Guilherme Guimaraes abeslaria aritzen da.

Kultura arteko nahasketa proposatuko dute Bartzelonatik etorriko diren brasildarrek. Brasilgo musikarekin, Mutrikura joaten direnak dantzan jartzeko asmoarekin ariko dira, erritmo biziko abestiak joko baitituzte.

Udan, hondartza aldemenetako txosnak jendez beteta egoten dira, eta horietan musika eskaintzea gero eta ohikoagoa da. Mutrikuko Rock & Beltz hondartza aldameneko txosnan uda guztian hainbat kontzertu antolatzen saiatu dira, hara joaten direnek alaitasunaz eta musikaz disfruta dezaten.

Biharko Iddawc taldearen kontzertua iragarrita baldin bazegoen ere, bertan behera gelditu da, udalaren egoera ekonomikoaren ondorioz.

LABORATORIO DE SAMBA

Non. Mutrikuko Hondarbeltz hondartzan.

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Sarrera. Doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.