Hainbat arte diziplina biltzen dituen emanaldia eskainiko dute Oreka TX-ek, Kukai dantza taldeak eta Amaren Alabak abeslari taldeak. Hostoak-en kantuak, musikak, eta dantzak bat egiten dute ikuskizun esperimentalean. Emanaldia ikusgai izango da gaur, 20:00etan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Euskal kultura tradizionaletik abiatutako taldeak dira hirurak, eta kutsu garaikideko ikuskizuna eskainiko dute tradizioa eta teknika berritzaileak batuta. Horrela, Oreka TX-en musikak Kukai dantza taldearen mugimenduekin eta Amaren Alaben abesti eta koreografiekin bat egingo du taula gainean.
Batetik, fusioa eta nahasketa, eta, bestetik, esperimentua biltzen dituen emanaldia da Harkaitz Martinez de San Vicente Oreka TX-eko kidearen arabera: «Beti ahazten zaigun laugarren diziplina bat ere nahasten dugu; hain zuzen ere, Eñaut Muñoak zuzeneko irudiekin osatzen duena.Hostoak horren guztiarne batura baino gehiago da. Nolabaiteko elkartze sorkuntza prozesu jakin bat lortu dugu ikuskizunarekin».
Duela urte eta erdi estreinatu zuten Hostoak ikuskizuna Donostiako Kursaal aretoan, eta, Euskal Herrian barrena ibili ondoren, hirira itzuli dira berriz ere. Martinez de San Vicenteren esanetan, ikuskizunak heldutasuna lortu du.
'HOSTOAK' IKUSKIZUNA
Noiz. Gaur 20:00etan.
Non. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
'Hostoak' fusioen ikuskizuna
Oreka TX-ek, Kukai taldeak eta Amaren Alabek kantua, musika eta dantza bilduko dituzte Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu