Imanol Ituiño eta Mertxe Gil izango dira Bilboko inauterietako Farolin eta Zaranbolas

Magoa da Ituiño, eta txotxongilolaria, berriz, Gil. Otsailaren 12tik 17ra izango dira aratusteak, eta 13an epaituko dituzte bi pertsonaiak.

Farolin eta Zaranbolasen iazko epaiketa. BILBOKO KONPARTSAK
Farolin eta Zaranbolasen iazko epaiketa. BILBOKO KONPARTSAK
amaia igartua aristondo
2026ko urtarrilaren 23a
15:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hilabete baino gutxiago falta da Bilboko inauteriei ongietorria egiteko: otsailaren 12tik 17ra izango dira, eta, oraindik behin betiko egitaraua jakinarazi ez duten arren, gero eta gauza gutxiago falta dira zehazteko. Izan ere, iragarri dute nor izango diren Farolin eta Zaranbolas, Bilboko aratusteetako protagonistarik garrantzitsuenak: Imanol Ituiño magoa hautatu du hiriko Jai Batzorde Mistoak Farolin harroa gorpuzteko, eta Mertxe Gil txotxongilolaria, berriz, Zaranbolas festazale baikorraren rola jokatzeko.

Bilboko Konpartsek orain dela 47 urte ekin zioten berriro aratusteak ospatzeari —konpartsak Jai Batzorde Mistoan daude—, eta duela 42 urte sortu zituzten pertsonaiok. Eta, ordutik, inauterien jarduera nagusietako bat da Farolin eta Zaranbolasen epaiketa. Aurten, otsailaren 13an egingo dute, Plaza Barrian. Aurreko egunean, otsailaren 12an, Ituiño eta Gil kalejiran abiatuko dira Arriaga antzokitik, 18:30ean, eta maskara trukea egingo dute iazko Farolin eta Zaranbolasekin: hau da, Josu Kamararekin eta Oihana Bartrarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.