Ingalaterrako folk-rocka

Martin Stephenson musikariaren 1980ko hamarkadako oihartzunak entzun ahalko dira gaur, Bilbon

Musika hurbileko esperientzia izatea maite du Ingalaterrako sortzaileak. - / BERRIA.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen. Martin Stephensonek rockaren lehen manamendu hori jarraitu du bizitza osoan. Ingalaterrako folk-rockeko beteranoak 1980ko hamarkadan sorturiko kanta arrakastatsuak eta ondoren bere kabuz eginiko lana erakutsiko du gaur, Bilbon.

Durhamen jaio zen, Ingalaterrako ipar-mendebaldean. Gaztetan hasi zen jotzen, kalean, tabernarako dirua lortu nahian. Punkaren eztandak bere buruarekiko konfiantza eman zion, eta, agertokiak helburu, bere taldea sortzen hasi zen. Gaztaroko musika giroak aberastasuna eman dio Stephensonen musikari. Izan ere, berdin gozatzen zuen The Cure zein rockabillyarekin. Horren ondorioz, bere musikak beti nahastu du punka, popa, folka eta rocka, baina betiere kaleko jotzaileen izaera alderraiarekin.

1980ko hamarkadaren hasieran The Daintees taldea sortu zuen, eta 1982an, Kitchenware diskoetxe sortu berriarekin, Roll On Summertime singlea kaleratu zuten. Arrakasta izan zuen, eta, horri esker, Aztec Camera, Prefab Sprout eta The Bluebells taldeekin jotzen aritu ziren. Lehen diskoa —Boat to Bolivia— oso ondo hartu zuten kritikariek eta entzuleek. Ondorengo diskoek kalitateari eutsi zieten, baina ez zuten lehenak adina saldu. High Bells Ring Thin da Stephensonen azken diskoaren izenburua, eta bere ibilbidearen laburpena.

MARTIN STEPHENSON

Noiz. Gaur, 20:00etan, BBK aretoan, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.