Komunikazioa

Irrati libreei buruzko bideo erreportaje bat kaleratu du Alternatibak

Tas-Tas eta Hala Bedi irrati libreen sorrera eta garapena kontatzen du euskaraz eginiko ikus-entzunezkoak

Erredakzioa
2013ko otsailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alternatiba alderdiaren Bilboko Batzarreko militanteek irrati libre eta komunitarioen inguruko bideo erreportajea egin dute. Bilboko Tas-Tas irratiko eta Gasteizko Hala Bedi irratiko ordezkariak elkarrizketatu dituzte horretarako. Haien eremuetan gehien errotuetako hedabide alternatiboak dira bi irratiak, urteak baitaramatzate «ahotsik ez dutenen ahotsa» izaten, tokian tokiko errealitatea eta gertakariei begira.

Herritik sortutako komunikazio proiektu horien sorrera eta garapena kontatzen dute ikus-entzunezkoan. Halaber, Eusko Jaurlaritzak azkenean bertan behera utzitako azken lizentzia lehiaketari buruz ere jarduten dute. Irrati libreek inguruko eragile sozialekin dituzten harremanak ere azaltzen dituzte bideoan.

Bi hedabide alternatibo horiek Arrosa Sareko kide dira. Irrati libreen artean elkarlana sustatzeko martxan jarritako proiektua da Arrosa Sarea. Euskarazko irratsaioak trukatu, eta haien langileen trebakuntza hobetze aldera, tailerrak antolatzen dituzte.

Alternatibaren Youtubeko atalean ikus daiteke bideoa, Irrati libreei buruzko erreportaia izenburupean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.