Isabel Octavio, EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendari

Isabel Octavio. IREKIA.
urtzi urkizu
2021eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak Isabel Octavio aukeratu du taldeko estrategia eta komunikazio arduradun berria izateko —kargu horretan Andoni Aranburu aritu da azkeneko urteetan eta erretiroa hartu du—. Octavio Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren komunikazio arduraduna izan zen; eta Nekane Murgaren agintaldian, sail bereko kabineteburu aritu da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Octavio, Nafarroako Unibertsitatean. Kazetari lanak bete zituen Euskadi Irratian eta Radio Euskadin epe laburrez, baita ETBn ere —1998tik 2002ra—. 2002tik 2008ra Eudeleko prentsa arduraduna izan zen; eta 2008tik 2013ra, Bilboko Alondegiko prentsa eta komunikazio arduraduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA