Israelen protesta, TVEk saio bat kentzeagatik

2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TELEBISTA. Israelek Madrilen duen enbaxadak protesta gutuna idatzi dio RTVEren zuzendaritzari, TVEk Españoles en el mundo saioaren atal bat saretik kendu duelako. Jerusalemen bizi diren espainiarrak agertzen ziren erreportajean, baina soilik auzo israeldarretakoak. Horrek dozenaka protesta eragin ditu, eta TVEk saioa kentzea erabaki zuen. Telebista publikoak «pentsamendu terrorismoaren» menpe erori dela dio enbaxadak gutunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.