Musika

Johann Sebastian Bach, gitarrarekin

2014ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Judicael Perroy gitarrista birtuosoak Johann Sebastian Bachen musika joko du gaur Donostian. Bachek klaberako idatzitako Kontzertua BWV 972 gitarrarako moldatu du Perroyk berak, eta horrekin hasiko du saioa. Ondoren, lauterako bi pieza joko ditu, eta Bigarren Partita BWV 826 lanarekin amaituko du. Smash Musika Garaikideko IX. Jaialdiko lehen emanaldia izango da. Azaroaren 25era arte egingo dute jaialdia, eta, besteak beste, Talweg Hirukotea, Rebecca Saunders, Nou Ensemble eta Smash Ensemble arituko dira. Iñaki Estrada eta Iñigo Ginerren lanak estreinatuko dituzte.

Judicael Perroy

Gaur, 20:00etan, EHUko Santamaria liburutegian, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.