Bideojokoak

Jokoteknia jardunaldia: euskal bideojokoen azoka egingo dute azaroaren 7an, Bilbon

Bideojokoen munduko euskal adituek eta zaleek egun osoko ekitaldi bat egingo dute La Perrera gunean.

Jokoteknia jardunaldiaren kartela. GAME ERAUNTSIA
Jokoteknia jardunaldiaren kartela. GAME ERAUNTSIA
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa - Game Erauntsia
2026ko urriaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal bideojokoen bederatzigarren edizioa egingo dute azaroaren 7an, Bilboko La Perrera gunean. 09:45ean abiatuko dute eguna, eta 20:00etan amaitu. Lau hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dituzte euskal bideojokogintzaren esparru anitzak aztertzeko asmoz. Itzulpengintza eta euskara izango dira jardunaldiaren ardatzak, beste behin. 

Jokotekniarentzat horren garrantzitsua denez, bideojokoen musika eta soinu bandak sortzeko prozesuan ere murgilduko dira, eta marrazkilaritza eta arte kontzeptualak ere landuko dituzte. Bideojokoen munduko langileen borrokan ere barneratuko dira, eta azken urteotako egoera gogorrari helduko diote.

Aurtengo berritasuna, ordea, euskal bideojokoen lehenengo azoka izango da. Euskal Herriko bideojoko estudioak eta sortzaileak elkartuko dira, lehenengoz, eta euren lanak ezagutaraziko dituzte.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA