Joxe Mari Olasagasti, David de Jorge eta Kupela Taldea izango dira Mahasti Jaunak

2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ohiturari jarraituz, uztaren aurkezpena hainbat lagun omentzeko baliatuko dute. Joxe Mari Olasagasti herri kirolaria, David de Jorge sukaldaria eta Kupela taldea Mahasti Jaun bilakatuko dira bihar. Txapel andana irabazitakoa da Olasagasti. Gizon probalaria, korrika, harria, txinga zein segarekin ibilitakoa,gazte zelarik egin zuen lehenengo plaza aizkorarekin. Ordutik hamaika erronkatan parte hartu du. Telebistako izarra bilakatu da David de Jorge sukaldaria. Sukaldari onenekin lan egindakoa da. Sukaldean aparta izateaz gain, kameren atzean ederki komunikatzen du. Kupela taldea Zabale, Larrañaga eta Berastegik osatzen dute. Hiru disko dituzte kalean eta txakolina gustuko du taldeak. Pagotxa diskoko Txakoliña abestiak Getariako ardo zuria goraipatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.