Juaristiren hamaika pausoak

Ramon Saizarbitoriaren lanaz mintzatuko da gaur Bilbon, Arantxa Urretabizkaiarekin batera

Saizarbitoria idazlea, etxean lan egiteko duen txokoan. Haren lana aztertzen ari dira Bilbon. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Euskaraz berriz ez zuela hitz egingo hitzeman bazuen ere, Jon Juaristi Madrilgo Komunitateko Gobernuko Unibertsitateen zuzendaria Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso eleberriaz arituko da gaur, Bilbon. Juaristik itzuli zuen lana gaztelaniara. Arantxa Urretabizkaia izango du mahaikide. Bilbo Zaharra Forumek antolatu du ekitaldia, eta Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dute.

Saizarbitoriaren laugarren eleberria da Hamaika pauso (Erein, 1995). Angel Otaegi Francoren diktadurak fusilaturiko ETAko kidearen inguruan eraikitako istorioa da, baina fikzio bihurtuta. Eleberrian IƱaki Abaitua idazlea da Saizarbitoriaren alter ego-a. Hiztegi bat osatzeko lanean ari da idazlea, eta, horretan dabilela, ETAko kidea ezagutzen du. Fusilatu ondoren, kasuaren inguruko datuak biltzeari ekiten dio, nobela bat idazteko.

Bilbo Zaharra Forumek eleberriaren inguruko sei hitzaldi eta irakurraldi bat antolatu ditu. Lehenengo solasaldian, joan zen ostegunean, Unai Elorriagak eta Juan Garziak aztertu zuten lana. Azkena datorren astean izango da, ekainaren 15ean, eta Eider Rodriguezena eta Ur Apalategirena izango da hitza. Hurrengo egunean, hilaren16an, irakurriko dute eleberria, Arriaga antzokian, 08:00etatik 20:00etara.

'HAMAIKA PAUSO'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian (Bilbo).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.