Kalakan taldea Donostian

Iparraldea Bertan jaialdia egiten ari dira KM Kulturunean, eta, gaur, musika izango da protagonista nagusia

Perkusioa eta ahotsa dira Kalakan taldearen soinuaren oinarria. KALAKAN.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Mugaz bialdetako euskaldunei elkarren berri emateko Iparraldea Bertan jaialdia antolatzen dute Donostian, urtero, martxoan. Asteazkenero ekitaldi bat antolatzen dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Gaur musikaren txanda da, eta Kalakan hirukotea gonbidatu dute, txalaparta-perkusio eta ahots hirukotea.

Rockaren mundutik datoz Thierry Biscary, Paxkal Indo eta Jamixel Bereau. Indo Ttakun taldeko kidea izan zen. Halere, rockaren eta tradizioaren sintesia egingo zuen zer edo zer ezberdin egitea erabaki zuten. Perkusio eta ahotsa lantzea erabaki zuten. Rockaren eritmo bizia eta euskal kantugintzaren melodia nahastuko zituztela erabaki zuten, zerbait berria sortzeko asmoz.

Mikrofonorik ez erabiltzen saiatzen dira, entzuleekiko harreman zuzenagoa izateko. Atabala, ttun ttuna, panderoa, danboleroa, danbor txikia, txalaparta eta beste hainbat tresna erabiltzen dituzte.

Kalakan izenburuko diskoa plazaratu zuten iaz, euren lehena. Neure andrea, Sagarra jo!, De Trevilles-n azken hitzak, Kantuz, Haurtxo ttipia, Txori erresiñula eta beste hainbat kanta jaso dituzte diskoan. Labeque ahizpa piano-jotzaileek bultzatu zituzten euskal kantagintzatik ateratzera diskorako errepertorioaren oinarria.

IPARRALDEABERTAN: KALAKAN

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.