Kanaldudek 'Altsasu (gau hura)' filma emango du gaur

Altsasu (gau hura) filma. MARMOKA FILMS.
Beñat Mujika Telleria.
2023ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Amets Arzallusek eta Marc Parramonek zuzendutako Altsasu (Gau hura) dokumentala emango du gaur Kanaldudek, 20:00etan. 2016ko urriaren 15ean Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernan izandako istiluen gainekoa da filma. 2021ean estreinatu zuten, Bartzelonako Docs jaialdian, eta Altsasuko auziaren tratamendu mediatikoa eta euskal gatazkarekin duen harremana azaltzen dute hartan.

Dokumentala kronologikoki landuta dago. Gertaera bera da abiapuntua, filmean zero unea deitzen diotena. Eta hartatik hasita, Altsasuko gazteen auziaren egutegiari jarraitzen diote Parramonek eta Arzallusek, eta istorioaren parte diren gazteei erreparatu. Protagonisten artean daude, besteak beste, Iñaki Abad Koxka tabernako tabernaria eta Bel Pozueta Adur Ramirez gaztearen ama.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.