Kantak kale kantoitik

Musikari sortzaileek nola lan egiten duten jakiteko aukera emango dute aurten ere Durangon

Xabier Montoiak bere lan prozesua azalduko du gaur. DOMINGO CASAS.
Erredakzioa
2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Nola sortzen dituzte abestiak kantugileek? Nondik ateratzen dute kantuen hitzetarako etorria? Sortzaileekin zuzenean hitz eginda, galderari erantzuten saiatzen dira urtero Plateruena kafe antzokian (Durango, Bizkaia), Kantuaren kantoia egitasmoarekin. Aurtengo saioa gaur hasiko da, Jonan Hernandez kazetariak Xabier Montoiari eginiko elkarrizketa musikatu batekin.

Lau urte daramate ekintza antolatzen. Formula erraza da: kantariak zuzenean abesten ditu berak aukeraturiko piezak, bereak izan edo beste musikari batenak, eta horietatik abiatuta, galderak egiten dizkio kazetariak. Entzuleek ere galdetzeko aukera dute. Aurten, Xabier Montoia, Ruper Ordorika, Josu Zabala eta Balerdi Balerdi taldeko Toño Muro izango dira hizlari-kantari.

Lehen aldiz izango da Montoia Durangoko ekitaldian. Duela urtebete argitaratu zuen azken diskoa, Montoiaren mundu miresgarria. Lana aurkeztu zuenean azaldu zuenez, bere burua ez kopiatzea eta beti zerbait ezberdin egitea dira bere helburu nagusiak.

Josu Zabala azaroaren 15ean izango da saioaren protagonista. Toño Muro helduko da gero, hilaren 22an. Azkena Ruper Ordorika izango da, azaroaren 29an. Streaming bidez, zuzenean emango dituzte lehenengo hiru agerraldiak (www.plateruena.net).

KANTUAREN KANTOIA: XABIER MONTOIA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Plateruenan (Durango).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.