KOMUNIKAZIOA. Igandeko eskuz binakako finala, gehien ikusitakoa
TELEBISTA. Inoiz ikusle datu onenak lortu dituen binakako finala izan zen joan den igandekoa. Era berean, eguneko emanaldi ikusiena izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 211.000 ikus-entzule (%30,3ko share-a). Nafarroa eta inguruko beste eremu batzuetako ikusleak batuz gero, 272.000 lagunek jarraitu zuten partida ETB1en. Momentu batean edo bestean, berriz, 453.000 lagunek ikusi zuten partida. Iazko finalak %25eko share-a izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu