KOMUNIKAZIOA. «Irrati komunitarioek anitz eragin dezakete kulturak biziarazten»

Gorka Berasategi Otamendi.
La Plata
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Zein diozu Nazioarteko Biltzarraz?

Biziki aberasgarria da, munduko bazter guztietako jendea ezagutzen baita. Nor bere herrian komunikazioa eskubidea dela aldarrikatzen gabiltza, demokratizatu beharreko sektorea dela-ko.

Zein onura ekarri dizkio biltzarrak Antxeta irratiari?

Alde batetik, Euskal Herriko egoera mundu zabalera hedatzeko aukera ematen du. Estaturik gabeko nazio gisa aurkezten dugu Euskal Herria han, hizkuntza lurraldetasunaren abiapuntutzat harturik. Ohartu gara irrati komunitario batek itxaropena hizpide harturik anitz eragin dezakeela bertako kultura berreskuratu eta biziarazten. Palestinak, Nepalek eta Argentinako zein Txileko maputxeek egun egiten duten bezala, Antxetak ere bai.

Ezagutu dituzun proiektuen arte- tik baten bat nabarmenduko zenuke?

Proiektu gehienak iruditu zaizkit interesgarriak. Hala ere, Haitiko lagunen prestutasuna nabarmenduko nuke. Aurten haientzat izan da AMARCek banatzen duen Solidaritate saria. Larrialdi egoeretan irrati komunitario baten rola zein den argi eta garbi utzi dute: muga eta oztopo guztien gainetik, informatzen segitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.