Kondaira beltzaren paradigma

Agatha Christieren 'La Ratonera' antzeztuko dute gaur ilunabarrean Viktoria Eugenia antzokian

Erakusketan ikusi ahal izango den argazkietako bat. JON CAZENAVE.
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Klasikoek arrakasta izan ohi dute gaur egungo antzerki munduan. Are gehiago Agatha Christie autorearena bada antzezlanaren beste aldean dagoen idazluma. Munduko agertoki garrantzitsuenetan aritu ondoren, La Ratoneramisterioaren damaren maisulana Euskal Herrira iritsi da. Gaurtik hasita igandera arte, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ikusi ahalko da (20:00).

Datozen gauetan, Viktoria Eugeniako agertokia 40ko hamarkadako etxe bihurtu, eta zortzi lagunen amesgaiztoaren lekuko izango da. Elurrak atera ezinik utziko ditu etxeko zortzi gonbidatuak, eta inor konturatu gabe, horietako baten gorpua topatuko dute goizean. Hiltzailea topatu ezean, susmoek eta mesfidantzak etxeko txoko guziak bereganatuko dituzte, misterio eta suspense atmosfera lanbrotsu bat eraginez.

«Ikusleen susmoekin jokatuko dugu», iragarri du Flavia Scarpa La Ratonera-ko aktoreak, eta pista faltsu asko emango dituztela esan du, «bakoitzak bere eskema pertsonala eraiki dezan».

Christieren La Ratonera eleberria antzezlan bihurtu eta Londresko Antzoki Errealean estreinatu zuten 1952ko urriaren 6an. Geroztik emanaldiak ez dira inoiz eten, eta 2008an antzerkigintzako marka guztiak hautsi zituen, 23.074. saioa eman ondoren.

'LA RATONERA'

Noiz. 20:00 (Larunbatean baita 23:00etan ere).

Non. Viktoria Eugenia antzokian.

Prezioak. 18Û, 22Û, 26Û.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.